Memoria gela ilun batean sartzen den argi-izpi txiki baten modukoa da: iragana ulertu eta orainaldia aurrera egiteko ezinbesteko tresna. Anjelen historia ez da bakarra, nazien basakeriak eraman zuen milioika bizitzetako bat gehiago da. Hala ere, bere patua eta beste deportatu batzuena elkarlotzeak, biktima horien identitatea berreskuratu eta kendutako duintasuna itzultzeko aukera dugu.
“Popel” dokumentala krimenen arrasto guztiak ezabatu nahi izan zituztenek ezarritako ahanzturari aurre egiten dion ahalegin kolektibo baten emaitza da. 80 urte igaro badira ere, bai František Suchý eta bere semeak deportatuen errautsak gordetzen egindako lana, eta baita Lekuonaren ondorengoen eta ikertzaileen ahaleginak argi erakusten dute memoria erresistentzia aktiboa dela. Iragana ezabatu nahi dutenen aurrean, beti egongo da historia, memoria eta biktimen justizia bizirik mantentzeko borrokatuko duenik.
Memoria gure arbasoen istorioak ahanzturan gal ez daitezen iragana eta oraina lotzen dituen haria da. Memoria da, hain zuzen ere, Anjel Lekuonaren modura, František Suchýk eta bere semeak isilpean gordetako 2.200 deportatu baino gehiagok bizitako injustiziei duintasuna emateko oinarri morala. Dokumental honek momentu tragikoa horiek berpizteaz gain, iragana berriro ez errepikatu ez dadin oroimenaren garrantziaz hausnarketa bultzatzen du. Ahanztura desafiatu zutenen errautsak eta istorioak babestuz, Popelek memoria justizia egiteko eta erresistentziarako tresna indartsua dela azpimarratzen du. Horretaz gain, belaunaldi berriak ikerketa horren tartean sartzean, iraganeko irakasgaiak bizirik mantentzea ziurtatzen da. Azken batean, memoria erresistentzia ekintza eta giza erresilientziaren testigantza baino ez da; eta Popel bizirik diharduen oroimen hori da.
Historia hau berreskuratzea ez litzateke posible izango ikertzaileen, senideen eta gertukoen lan kolektiboarik gabe. Hamarkada ugari igaro diren arren, berriro elkartu dira gertatutakoak argitzeko eta biktimak omentzeko. Horretarako, Unai Eguiaren bloga funtsezko abiapuntua izan da Popel dokumentalean kontatzen den istorioa berreraikitzeko. Prozesu hau oroimena zaintzen eta ikerketa jarraitzen laguntzen duten talde eta erakundeen parte ere bada, Memo-Hradischko 1945 ekimena.
popelashes@gmail.com
www.fmk.eus
ivancizagirre@gmail.com
www.babel-doc.com
stanislas.gazelle@babel-doc.com
www.cinepoint.cz
tabery.alice@gmail.com
popelashes@gmail.com
www.fmk.eus
ivancizagirre@gmail.com
www.babel-doc.com
stanislas.gazelle@babel-doc.com
www.cinepoint.cz
tabery.alice@gmail.com
www.fmk.eus
ivancizagirre@gmail.com
www.babel-doc.com
stanislas.gazelle@babel-doc.com
www.cinepoint.cz
tabery.alice@gmail.com
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua.